XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- 1854-an Amodio gatik izkiriatzen du, Etchandi hiltzaleaz mendekatuz.
- 1855-ean Mgr Lacroix, Gure jaun apezkupia, lilistatzen du;
- 1859-an Barkoxeko eliza kantorean herriko erretorari jazartzen zaio, jaunen alkitik meza denboran ilki-arazi duelakotz;
- 1860-an Musde Tiraz, Eskiulako erretoraren aldia da, kofesatu nahi izan ez duelakotz
.

Emazten jorratzeko hamar bat bertsu-alde badira, nehundik ez baititake xila noiz egin zituzken.

Haritschelhar jaunak hurbildik eta barna ikertu ditu Etxahun-en kantoreak, mintzairaren aldetik, musikaren aldetik, koblen ontzeko moldearen aldetik, gaien aldetik, eta abar, argitan emanez zertan den bertsulari xuberotarra usaiari jarraiki, eta zertan bere jeinu bereziari.

Bada hor zer ikas.

Halere pondu batzu gelditzen zaizku duda-mudan.

Ez jakin, nola Etxahun hasi izan zen koblaka: ea Barkoxeko xahar batzuek eskolatu zutenetz (eta zoinek), ala bere baitarik lotu zenetz, ohiko kantu ezagutueri ohartuz, heien arabera bereen moldatzeko.

Ez jakin ere, bat-bateko bertsularia zenetz, aintzinetik deus apailatu gabe ar zitakena, ala pausuki, astiki ari zenetz bere bertsuen lantzen eta ontzen, jenderi kantatu baino lehen.

Iduri du bigarren modu hori zela harena.

Bere koinataren etxean apairu txarra eginik, bertsuak ez ziozkan etxeko andereari lekuaren gainean adi-arazi.

Berak kobla batean dio, etxerakoan xakur batek ausiki zuela, eta: .

Aizinaxka preparaturik, aise dira haren bertsuak hain bildu, tinko eta beteak; hitz alfer guti, luzagai gutiago; eta ateraldia tiroa bezala heltzen bere jo-bururat.

Segur, denek opa ginezake oraino etxe-xokoetan kausi balezazte Etxahunen hainitz eta hainitz kantore, Haritschelhar jaunak bildu berrogoi eta bien emendatzeko.

AZKEN HITZ Orai burura dezagun Etxahunen ixtorioa.

Pierre haren semea 1861-ean hil-eta, bertsulari xaharra Eskiulatik joan zen eta Etxahunian Joseph-ek hartu zuen, azken egunak etxondoan pasa zitzan.

1862-ko urtarrilaren 17-an girixtino hil zen, 76 urtetan.

Ez bide zuen amesten ere, egun batez, bere kobleri esker, gorespen handienak ukanen zituela: hasteko, 107 urteren buruan, J. Haritschelhar jaunak Uniberzitatean sar-arazi du, eta Barkoxtarrek ezin ederkiago berritu diote hil-hobia.

Hil-hobiko lauzak Etxahunen bertsu hau ekartzen du: .